XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuk be, ba, gugatz bat sartu bear ba'da, sartu egizu; okerren bat zuzendu bear ba'da, zuzendu egizu; iñok zaindu nai ez dauen geixorik ba'dago, zaindu egizu zeuk.

Izan zaitez, bai, arria bidetik alboratzen dauana; bardin, biotzetatik gorrotoa ustu, edo auziaren eragozpenak lautu bear ba'dira be.

Poztasun bat ba-da osasuntsu ta zuzen izatetik datorkiguna; baiña ba-da, batez be, morroi izatetik yatorkun atsegin eder, zabala.

Zurbil ta ertun litzakigu mundua, dana egiñik ba'geunke: larrosondorik aldatu bear ez ba'gendu, ez arazo duin bati lotu.

Baiña etzaitez, gero, oker onetan jausi: lan eta neke andietan bakarrik, ez uste, irabazia daukazunik; buru-ukapen txikiak be ba-dira, morroi-zeregin baliotsu doguzanak: mai bat jantzi, liburu batzuk atondu, neskato bat orraztu.

A maiseatzaille dozu, au ondatzaille; zu morroi zaitez, otsein, mirabe, iñoren zerbitzari.

Morroi izanik besteai lagundu, ezta iñundik be beerako maillako izakien egikizuna.

Arnaria (frutua) ta argia damoskuzan Jainkoa be, morroi dogu.

Onela deitu gengikeo: morroi dana.

Begiak, ostera, geure eskuetan josita daukoz; eta, egunero, itaun au dagisku: Morroi izan zara? Norena...?.